Ongietorria ematen dizugu gure etxea, naturaz inguratutako toki atsegina, aproposa egunerokotasunetik eta zalapartatik deskonektatzeko. Os damos la bienvenida a nuestra casa, un lugar acogedor en plena naturaleza, ideal para desconectar del bullicio y la rutina diaria. Gela guztietatik ikuspegi panoramiko bikaina eskeintzen dugu gauden Oiartzungo mendi muño kokaleku estrategikotik Aiako parke naturalaren atetan eta soilik Donostiatik 8km-tara eta 10km Hondarribiko hondartzetik, aukeran jarriz bai mendi bai itxasoaz gozatzeko aukera.
Inguruan, barietate gastronomiko bikaina dugu, bai kalitateari dagokionez bai prezioei dagokienez, jatetxe ospetsuenetik etxeko sukaldaritza tradizionaleraino.
Kontutan hartu behar da bezeroakiko etxeko tratua, ingurunean egin daitekeen ibilbide kultural edo grastronomikoez berri zehatzak emanez egunero.
Beste alde batetik, eta jarduera partikular gisa, gure etxeak turismo aktiboa eskaintzen du ibilbide moduan, bisitaldi gidatu barietate haundi batetik aukeratuz, itsasoa eta mendi, mitologia eta kultura megalitikoa uztartuz ...
Etxearen barrualdea 2 solairutan banatuta dago. Beheko solairua etxe pribatuaren eremua bat, non jabeak bizi diren, eta eremu komun bat du. Bertan egongela aurkituko dugu, non telebistaz, irakurketaz, eta etxeko egurraz gozatu deakegun eta jantokia non gosaria eskaintzen diugun. Goiko solairuan lau logela bikoitz daude, bainugela pribatua eta berogailuarekin, egongela eta bi balkoi irteera, inguratzen gaituen panoramikaz gozatzeko.
Kanpoaldean, lorategia eta mahaiak aurkituko ditugu eguzkitan, udako ilunabar lasaiez gozatzeko.
Gosaria eskaintzen da. Sukaldea erabiltzeko aukera ez dago.
Etxerako sarbideak ez du inolako zailtasunik eta ikuspegi paregabean gozatu ahal izango duzu.